Datu pertsonalei buruzko informazio politika: Web kontaktua

Arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

DIMENSIÓN MARKETING DIRECTO S.A.U.

CIF: A20186227

Datu pertsonalen tratamenduari loturiko eskubideak gauzatzeko posta elektronikoa: Txingurri Pasealekua 27, 20017, Donostia.

Datu pertsonalen tratamenduari loturiko eskubideak gauzatzeko helbide elektronikoa: hola@dimensión.es

Helburua

Zertarako erabiltzen ditugu zure datuak?

Gurekin harremanetan jartzen diren pertsonekiko komunikazioa kudeatzeko, enpresaren webgunearen bidez gugana jotzen dutenak informazioa eskuratzeko, zerbitzuak eskatzeko edo, oro har, kontsultak egiteko.

Legitimazioa

Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?

Baimena: Datuak babesteko Europako Araudi Orokorraren 6.1.a) artikulua.

Hartzaileak

Nori emango dizkiogu zure datuak?

Datuen tratamenduaren arloan legeak baimendutakoei.

Nazioarteko transferentziak

Europar Batasunetik kanpora transferituko ditugu zure datuak?

Zure datuak kudeatzean, ez da nazioarteko transferentziarik egingo.

Datuak gordetzea

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko dira erantzuna emateko behar den denboraz. Gero, blokeatu egingo dira, datuen tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko araututa dagoen epeaz.

Eskubideak

Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak du eskubidea jakiteko DIMENSION bere datu pertsonalak erabiltzen ari den.

Eskubidea du bere datu pertsonaletara sartzeko, datu okerrak zuzentzea eskatzeko eta, hala badagokio, datuak ezabatzea eskatzeko (besteak beste, datuak jada beharrezkoak ez direnean eskatu zirenean ezarri ziren helburuetarako).

Gainera, eskubidea du ere atzera egiteko bere baimenean (horrek ez du eraginik izango atzera egitearen aurreko datu erabileran).

Egoera jakin batzuetan, pertsona batek eska dezake bere datuen erabilera mugatzeko, eta, kasu horretan, soil-soilik gordeko ditugu erreklamazioak egiteko edo haietatik defendatzeko.

Egoera jakin batzuetan eta norberaren egoerari lotutako arrazoiengatik, pertsona batek eska dezake ez erabiltzeko bere datuak. Kasu horretan, datuak erabiltzeari utziko diogu, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak badaude edo ezinbestekoa bada erreklamazioak egiteko edo haietatik defendatzeko.

Halaber, datuak eramateko eskubidea ere balia daiteke, DIMENSIONi eman zaizkion datuak eskuratzeko formatu egituratu batean, erabilera arruntekoa eta irakurketa mekanikokoa, aukera emango duena nork bere datuak deskargatzeko edo DIMENSIONetik beste erakunde batera transmititzeko.

Goian aipatutako eskubideak gauzatzeko, idatzi bat bidali behar da arduradunaren atalean adierazi den posta helbidera edo helbide elektronikora.

Pertsona batek uste badu ezin izan dituela bere eskubideak behar bezala baliatu, eskubidea izango du erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, www.aepd.es orrian adierazten den posta helbidean edo helbide elektronikoan.

Segurtasuna

Datuak era konfidentzialean erabiliko dira, behar diren segurtasun neurriekin (teknikoak eta antolakuntzari dagozkionak), inork aldatu ez ditzan, galdu ez daitezen edo baimenik ez duen inork erabili ez ditzan.