Gaur egun ezin diogu kreatibitate deitu euskarri klasikoetan formatuak betetzeari.

Gaur egun ezin diogu kreatibitate deitu euskarri klasikoetan formatuak betetzeari. Ezin dugu hitz egin out of the box pentsatzeaz, dagoeneko ez dagoelako kaxarik, eta balio duen Gran Prix bakarra publikoaren saria da, markaren adierazgarritasuna, like-ak, engagement-a, lead-ak.

Komunikazioaren sektorean eremu ezezagun bati egin behar diogu aurre, eta aldaketarako motorra izatearen erabakimenez egin behar dugu hori. Agentziek gehienek oraindik urratu ez duten bide berri bati ekitea. Badakigu arriskuak eta beldurrak badaudela. Beldur zorionekoa! Horretarako, egin dugun lehen gauza gure aurreiritziak alde batera uztea izan da. Automatismoez ahaztea, inertziak apurtzea. Ideiez hitz egitetik proiektu estrategikoak sortzera igarotzea, gizarteari entzutera, datuen analisian eta social knowledge-ean oinarritutako proiektuak gauzatzera, gure bezeroen negozioa handitzen laguntzera.

Bai, errazagoa zen soilik claim-ez, spot-ez edo grafikoez hitz egiten zenean. Teknologiak, APIek, UI-UX-a, adimen artifizialak, datak edo programatikak agentzietan aulkirik ere ez zutenean. Bai, gauzak asko aldatu dira azken 30 urteetan, hasi ginenetik, eta orain une zoragarri bat bizi dugula sentitzen dugu. Ezaguna duguna gainditu eta gure bezeroei etorkizunerako bidaia honetan laguntzeko unea.